XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARRANOAK Lehen taldea arizan da Irisarrin, Bokale II.rekin Vispaly koparen kondu eta partida hortan galtzaleak kanpo.

Partida guzian bi taldeak egon dira tantorik sartu gabe nahiz xuri urdinek izan dituzten bertzek baino gehiago okasione.

Beraz, luzamenak jokatu behar izan dira eta orduan Bokalekoek tanto bat sartu dute.

Arranoak orduan egin ahalak egin dituzte nahiz berdindu.

Bainan ez dute erreusitu.

Arranoak 0 - Bokale 1.

Arizan dira: C. Dubois, J. D. Berhouet, P. L. Basterretche, J. M. Aguerre, P. Oronos, J. M. Oronos, R. Trounday, J. M. Castanchoa, G. Ustaritz, P. A. Landaboure, L. Landaboure.

Bigarren taldea izan da Donibane Lohitzunen Arin IV-ekin jokatzeko, Espérance koparentzat.

Lohitzundar horiek azeri zaharrak dira eta erakutsi dute ez baitute baloia zangoetarik aise galtzen.

Airez aire ereman dute partida Lapurtarrek Arrano gazteeri 7 eta 1.

Tanto bakar hori sartu du Robert Etcheverry-k.

Ikusten den bezala, gure bi taldeak kopa horietarik kanpo dira.

Arizan dira: A. Berhouet, B. Duhalde, J. P. Oronos, M. Duclos, G. Mocho, R. Castanchoa, J. M. Duhalde, P. Sabarots, gero J. P. Etcheverry, I. Etcheverry, R. Etchemendy, D. Videgain, J. N. Celhay.

Heldu den igandean, xapelgoa segituko da: Lehen taldea ariko da Irisarrin, arratsaldeko 3ak et`erdietan Lacq-eko taldearekin.

Bigarrena joanen da Angelurat Genets III.rekin jokatzeko.